Bihar, Martxoaren 2an, ailegatuko da arbela gura gelara eta gaur honen inguruan izan dugu prestakuntza Eskola 2.0ko mintegian. Dudarik gabe, mundu bat zabaltzen da baina hasieratik zenbait zailtasun ikus ditzakegu.
Alde batetik ondo erabili ahal izateko ondo frogatuak izan behar ditugu aukera guztiak. Beste aldetik, ikasleekin jarduerak egitean formatu edo programen inkonpatibilitate sortuko dira ziur.
Saiatuko gara arazoak sortzen diren heinean hauek gainditzen eta ikasleen jarduerak gure "gaitasunei" egokitzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario